XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoako herrialde historikoko ikastetxeentzako kirol materialaren hornidura esleitzeko lehiaketa.

Diputatuen Kontseiluak 1993ko maiatzaren 11n hartutako Erabakiak dioena betez lehiaketa irekirako deia egiten da Gipuzkoako herrialde historikoko ikastetxeentzako kirol materialaren hornidura esleitzeko.

Lehiaketaren alderdi nagusiak, Baldintza Ekonomiko-administratibo Berezien Orritik laburbilduta, ondoren azalduko dira:

Kontratuaren xedea:

Kontratuaren xedea da 1992-1993 ikasturteko Eskolako Kirol Programaren barruko ekintzetako edozeinetan parte hartu zuten Gipuzkoako herrialde historikoko ikastetxeentzako kirol materialaren hornidura esleitzea.

Horniduraren baldintzak zehatz-mehatz:

Hornidurak xedetzat duen materiala Orriari erantsitako I Eraskineko zerrendan ageri da eta hor adierazten dira ale kopuru gutxi gorabeherakoa, ale bakoitzaren gehieneko prezioa eta Gipuzkoako kirol federazioek ofizialki erabiltzen dituzten markak.

Kontratuaren aurrekontua:

Kontraturako aurrikusita dagoen aurrekontua hogei milioi

bostehun eta hirurogeita hamar mila eta hamar (20.570.010) pezetakoa da.

Ezarritako zenbateko hori, hala ere, orientatzailea da ez mugatzailea; horregatik, azpitik alda daiteke, aurkezten diren eskaintzak kontuan hartuta.

Lizitatzaileek banaka aurkeztu behar dituzte ale bakoitzaren prezioak, I Eraskinean gai bakoitzerako adierazten den gehieneko prezioaren arabera, eta gainera kontratuak guztira duen prezioa aurkeztu behar dute, izan ere, hornitu beharreko material kopurua handitu egin baitaiteke Administrazioak dauzkan premiak zenbaterainokoak diren.

Aurrekontu horren barruan kontrataren prezioa ez ezik, BEZaren zenbatekoa ere sartu behar da, urriaren 30eko 2028/1985 Errege Dekretuak 25. artikuluan dioenarekin bat etorriz.

Halaber sartu behar dira esleitutako lan guztien gaineko zergak, tasak eta edonolako gastuak, baita materiala ikastetxeetara banatzeari buruzkoak ere.

Lana burutzeko epea. Materiala ikastetxeetara banatzea:

Materialak Gipuzkoako ikastetxeetara banatzea Gipuzkoako Foru Diputazioko Gazteri eta Kiroletako Zuzendaritza Nagusiak emango dizkion zerrenden eta kopuruen arabera egingo du esleipen hartzaileak, 30 eguneko epean luze jota ere, banatzeko eskaera egiten dion egunetik aurrera.

Esleitzeko prozedura.

Kontratua lehiaketa irekiaren bidez esleituko da.